Saturday, June 6, 2009

Botoi bat sakatzeak...

Lehen, botoiak alkondaretan ziren, eta zeramaten arrisku bakarra erortzearena zen. Orain, aldiz, botoi bat sakatzeak zure bizitza osoa alda dezake. Sakatzear nago oraintxe,,, edo hobe esanda, sakatzeko zorian ibili naiz egun osoan.

Sakatzean, bizitza aldatuko zait asko. Ez sakatzean ere, aldaketak nabarmenak izanen dira. Ni, behintzat, ez nintzateke gai izanen gerra sortaratzen botoi horietako bat sakatzeko ardura izateko. Beti izanen nuke gogoan hautatua izan ez zen aukera. Sakatzearena, ala ez sakatzearena.

Edozein aukera hartzeak ausardia behar du. Beraz, nik neuk behar izanen dut.

Aiii

No comments: