Sunday, August 10, 2008

Eskalaren kontua

Behin batean norbaitek idatzi zuen nik geroago irakurri nuen zerbait. Norbait hil edo norbaiti bere bizitzako ordu bat galdarazi tarteko desberdintasuna eskalarena besterik ez da. Nik, gaur, terrazan nengoelarik, beste turn of the screw eman diot esaldiari. Norberak bere denbora urriaren zati bati ihes egiten uzten dionean, bere buruaz beste egiteko baino urrats bat beherexeago besterik ez dago eskala berberean.

hazkuntza eta hezkuntza hitzek (baita hizkuntza ere), antza itzela dute euskaraz. Kasualitate hutsak ez dira existitzen. Sinegaitzak dira, gutxienez. Gizondu eta gizendu. Paradojak

No comments: