Monday, July 14, 2008

Waldenetik ekarritako oroimenak - Nondik norakoak

Ez du garrantzi handirik, baina 'Waldenbi' izengoitia nondik datorren azaltzea hasteko modu egokia dela iruditzen zait.

Walden bi Henry David Thoreauk idatzitako Walden izeneko lanari Skinner-ek eman zuen erantzuna da. Utopia generoko eleberria da, zientzia-fikzioko azpigenerokoa.

Askotan jorratu ditu zientzia-fikzioak utopia eta distopiak, eta haien artean maiz aipatutako gaia nagusitzen den sistemarekiko liburuek duten arriskua izan da. Farenheit 451 dudarik gabe, horren adibiderik ospetsuena da, non suhiltzaileen lana erretzeke zeuden liburuak erretzea zen.

Egungo gizarteak, edo sistemak, beste turn of the screw ematea lortu du. Liburuak debekatzea ez da behar dagoeneko.Sistemak ez du hori egin behar bere burua gugandik babesteko. Perfektuagoa. Bigunagoa, emanten du, baina emaitza latzagoak sortzen dituen metodoa. Dirudienez, inork, edo geihenek ez dugu egia jakin nahi. Nahiago dugu txerriren zoriontasuna.

Nork: waldenbi.2008/02/03 12:25:39.392 GMT+1

No comments: